Songtexte.com Drucklogo

Ez izatearen triologia: Buru ezaguerra Songtext
von Leihotikan

Ez izatearen triologia: Buru ezaguerra Songtext

1-buru ezaguera

es esan: "nire bizitza osoa amaitzen da".
edo ta:"nire izatearen dizdira itsua ez da"
sinetsinahiak infinituan desagertzen dihoaz
ez esan: "nire bizitza osoa galtzen da"
amodio zaharrak gogoaren hutsunetan bezala.

ixil ixilik ezerren esperoan
zigarro muturren infernu honetan
eta amaigabea izaten omen da
norberaren buru ezaguera.

(baina) infernutik zerura dagoen lur eremua
posible ez duk zeharkatu motzean.
amaigabea izaten omen da
nortasun bat aurkitzea.

2-lastozko heroiak

txorimalo, kaletik hain harro!
burugogor, hemen sobran hago!
ez esan, nire errua izan zela,
aitor ezazu, nazka ematen duzu.


barregura baino geihago
pena ematen duzu,
nire lastozko heroia.

eta serioski pentsatzen dut,
intelijentziari boikot egiten diozula.

"eh!!!! kendu zaitez erditik lerdo alena"
entzuten zaizu beti taberna guztietan.
txorimalo, kaletik hain harro!!!

3-anti-heroiak

zerumugak estutzen diren puntuan
galdezka gara biok:
poz haiek goizaldeko amets beteak,
noiz arte dira izango?
-galduko dira-
egunsenti haiek bezala, arratsalde
lizunak, debekatutako gauak bezala.

ezjakinaren belaunaldi hontako
biktimak gera biok,
koldartasun atsegin honen esklabu
zoritxarrez izango gera betiko.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Fans

»Ez izatearen triologia: Buru ezaguerra« gefällt bisher niemandem.