Horma eta haizea Songtext
von Izaki Gardenak
Horma eta haizea Songtext
Guztia harrika itzaliz lehor esan zenidan:
"argi gutxirekin askotan hobe ikusten da".
Ametsen zama arindu genuen
topa eginez euren alde,
bat bera ere bete gabe.
Aurkitu zaitut,
ilunpetan horma ezagun bat bezala.
Aurkitu nauzu,
ihesean lagun duzun haizea bezala.
Ikarak doinu ederrenez kantatu zenizkidan:
"hegazti guztiak zeruan iltzatu dituzte".
Mundu honetara jaurti gintuzten
helbururik aipatu gabe,
galderek dena bete arte.
"argi gutxirekin askotan hobe ikusten da".
Ametsen zama arindu genuen
topa eginez euren alde,
bat bera ere bete gabe.
Aurkitu zaitut,
ilunpetan horma ezagun bat bezala.
Aurkitu nauzu,
ihesean lagun duzun haizea bezala.
Ikarak doinu ederrenez kantatu zenizkidan:
"hegazti guztiak zeruan iltzatu dituzte".
Mundu honetara jaurti gintuzten
helbururik aipatu gabe,
galderek dena bete arte.
Lyrics powered by www.musixmatch.com