Songtexte.com Drucklogo

Begetarianoan Songtext
von Mikel Urdangarin

Begetarianoan Songtext

begetarianoan sartu ginen biak, eguerdiz,
astelehena, menuz
buffeta, espinakak, lasagña berdea eta sagar
pastela amaitzeko
bapatean tropela, sei direla, ta atzetik figura beltzak
atera zituzten denak ta gu beraiekin bat, bildur,
laztan bat hartzeko

hankak zabalik eta Opel Corsa-ren kontra, ezin
heutsi igurtzeari
gazteok lurran kontra, ixilik eta izerditan, liburuak
baztar
baten hamasei, hamazazpi, egun hartan kaleko
hautsa daztatu zuten
eta espinakak hozten, ta parteak igurtzen,
beltzuneak urduritzen


"¿y tu documentación?", eskerrak karneta etxean
ahaztu ez dudala
"¿y tu documentación?", barazkirik ez, hauek
haragijaleak dira

ordu laurden luzean diagonalean, itzalak
arroagotzen, ah ze
sentimendu handia, ezintasun osoa, hain hurbiletik
sentitzen
zure auzokidea izan litekeena zu mendekotzat
hartzen, nola
nola inpotentziak, zure oroimenean destaina
hiltzatzen duen

egunak joan dira eta, ahazteko daukat dena,
denborak dena
osatzen du
mejikanora goaz orain, hara doanak mariachi-z eta
lasai afaltzen
du hura gertaera hutsala izan baizen minezko
paisaia baten, nola
nola inpotentziak, behin sentitutakoan, geroa
errezten duen

"¿y tu documentación?"...

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Mikel Urdangarin

Fans

»Begetarianoan« gefällt bisher niemandem.