Songtexte.com Drucklogo

Panoptikoa Songtext
von Eneritz Furyak

Panoptikoa Songtext

Zenbakirik gabeko zelda
Espetxe panoptiko honetan.
Inoiz amestu duzun dena
Inork zelata dezan.
Zenbakirik gabeko deiak
Eta ahotsak ez dizu deus esan.
Zatoz berriz zeldaren babesera
Astero, zazpi egun, hogeita lau orduz zabalik da.


Sarrailarik gabeko zelda
Kanpoan den guztiaz babestuko zaituzten paretak.
Hondamendia bozgorailuetan,
Nork nahiko du bada gordelekutik atera?
Zenbakirik gabeko deiak
Eta ahotsak ez dizu deus esan.
Zatoz berriz zeldaren babesera
Astero, zazpi egun, hogeita lau orduz zabalik da.

Egunak joan eta egunak etorri
Bakarrik zaude, bakarrik naiz
Bakarrik dira eta ez da inor begira
Baina zer zure begiak salatari badira.
Egunak joan eta egunak etorri
Bakarrik zaude, bakarrik naiz
Bakarrik dira eta ez da inor begira
Baina zer zu ez salatzeko ni ez banaiz gai.
Egunak joan eta egunak etorri
Bakarrik zaude, bakarrik naiz
Bakarrik gara eta inor begira ez bada
Ihes egiteko izanen al da garaiz.
Bakarrik gara eta inor begira ez bada
Ihes egiteko izanen al da garaiz.

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Quiz
Welcher Song ist nicht von Britney Spears?

Fans

»Panoptikoa« gefällt bisher niemandem.